GEXAN ETXABE

BAR脥TONO

Baritono bilbotarrak bere hiriko Udal Musika Eskolan eta Kontserbatorioan hasi zituen kantu-ikasketak, eta ospe handiko hainbat irakaslerekin jarraitu zuen prestatzen. Egun, ahots-teknika Carlos 脕lvarez eta Santos Ari帽o baritonoekin eta I帽aki Belasko pianistarekin hobetzen ari da.

Hamaika denboraldiz Bilboko Opera Koruko kidea izan zen eta 38 obraren 150 emanalditan baino gehiagotan hartu zuen parte. Bere ibilbidea Brittenen Billy Budd-en hasi zuen, bakarlari, ABAOren 2009ko denboraldian.

Bakarlari nagusi 2014an debutatu zuen Dvo艡谩ken Te Deum obran, Madrilgo Monumentalean, Donostiako Kursaalean eta Euskalduna Bilbaon abestuz. Harrezkero, ibilbide aktiboa egin du operan, zarzuelan eta oratorioan, eta ABAOren ekoizpenetan ohiko kolaboratzailea da Euskalduna Bilbaon.

Bere azken konpromisoen artean nabarmentzekoa da Jes煤s Guridiren Mari Eli zarzuelaren mundu-mailako estreinaldian Telesforo antzeztu zuela, 2025eko apirilean Arriaga Antzokian.

EN ABAO BILBAO OPERA